2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Barria ;)

                                                                        BARRIA

     Urtarrilaren 20an Barriara joan ginen, alboko klasearekin. Autobusez iritsi ginen, ailegatu ginenean, lau britaniko zeuden. Gavin, Josh, Phoebe eta Jessica ziren, gero beste bi Gasteizkoak: Tamara eta Ander zirenak. Lehenengo egunak Carrillo eta Txominekin egon ginen eta 3 asken egunak Ernesto, Maite eta ZuriƱekin egon ginen. Txominek egun osoa grabatzen eta argazkiak ateratzen egon zen, Gasteizera ailegatu ginenean, Txominek bideo bat egin zuen Barriako argazkiekin eta gero guri pasatu zigun guk izateko eta ikusteko.

     Urtarrilaren 20tik urtarrilaren 24ra joan ginen Barriara. Ikastolako irteera bat zen, ondo pasatzeko eta pixka bat azterketatik deskonektatzeko. Jolasak, dantzak eta filmak egin genituen. Egun batean gizon bat etorri zen eta argiarena azaldu zigun, eta neska batekin landareak landatu genituen. 3 talde zeuden: Blue Eagle, Green Owl eta Red Falcon ziren. Azkenean Blue Eagle irabazi zuen zhuaitzarena.

     Nire ustez Barriara joatea oso ideia ona da eta ezin dut ezer txarra esan. Gure artean eta monitoreekin ere gauza asko egin genituen eta denak oso onak izan ziren. Esaten da Barriako janaria txarra zela baina guri oso janari ona jarri ziguten. Beste aukera Barriara joateko ematen badigute, denak joango garela uste dut .

2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Argudiozko testua ;)


          KATALUNIAKO INDEPENDENTZIA

      Nire gaia Kataluniaren independentzia da. Ni kontra nago Kataluniako independentziaren, bai, jende asko dago independentzia nahi duena eta bakarrik beraiei ikusten zaie, baina, uste dut badaudela Katalan batzuk hor bizi direnak eta ez dutela independentzia nahi, ez dute jende horrengan pentsatzen, bakarrik beraien independentzian pentsatzen dute.


      Katalunian Espainiatik etorritako jende asko dago: ikasten ari direnak lan on bat izateko edo lan egiten ari direnak bere bulegoan edo kalean. Katalunian lan egiten ari direnak edo hor ikasten ari direnak ez dute independizatu nahi, hori bere etxea ez delako, oso goiz altxatu behar dute bere lantegira edo unibertsitatera joateko.

Nire ustez Kataluniako independentzia Katalanak hondatuko lituzke beraien dirua gutxienez mila eta berrogeita hamar milioi euro eroriko litzatekeelako. Eta ez dute izango nahiko dirua bere independentziarekin jarraitzeko eta berriro Espainiara moldatuko dira Kataluniara laguntzeko.

2012ko irailaren 11ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde manifestazioa oso handia egin zutelako Bartzelonan. Eta 2013ko irailaren 11an 400 kilometroko gizaki kate bat egon zen Katalunia manifestatzeko. Kataluniako iparraldetik hegoaldera ibiltzen zuen gizaki kate hori.

Laburtuz, Katalunia independizatzen bada oso gaizki pasatuko du diruarekin, horregatik ez nago ados Kataluniaren independentziarekin Kataluniako jende batzuk ere nirekin daude.


                                                                                              
                                                                                                         Jon Del Olmo