BARRIA
Urtarrilaren 20an
Barriara joan ginen, alboko klasearekin. Autobusez iritsi
ginen, ailegatu ginenean, lau britaniko zeuden. Gavin, Josh, Phoebe
eta Jessica ziren, gero beste bi Gasteizkoak: Tamara eta Ander
zirenak. Lehenengo egunak Carrillo eta Txominekin egon ginen eta 3
asken egunak Ernesto, Maite eta ZuriƱekin egon ginen. Txominek egun
osoa grabatzen eta argazkiak ateratzen egon zen, Gasteizera ailegatu
ginenean, Txominek bideo bat egin zuen Barriako argazkiekin eta gero
guri pasatu zigun guk izateko eta ikusteko.
Urtarrilaren
20tik urtarrilaren 24ra joan ginen Barriara. Ikastolako irteera bat
zen, ondo pasatzeko eta pixka bat azterketatik deskonektatzeko.
Jolasak, dantzak eta filmak egin genituen. Egun batean gizon bat
etorri zen eta argiarena azaldu zigun, eta neska batekin landareak
landatu genituen. 3 talde zeuden: Blue Eagle, Green Owl eta Red
Falcon ziren. Azkenean Blue Eagle irabazi zuen zhuaitzarena.
Nire
ustez Barriara joatea oso ideia ona da eta ezin dut ezer txarra esan.
Gure artean eta monitoreekin ere gauza asko egin genituen eta denak
oso onak izan ziren. Esaten da Barriako janaria txarra zela baina
guri oso janari ona jarri ziguten. Beste aukera Barriara joateko
ematen badigute, denak joango garela uste dut .